EVA GUTIÉRREZ

Kaixo!
Eva naiz, Donostiakoa, eta diseinatzaile grafikoa. Gustuko dut diseinu deigarri eta orekatuak sortzea, baita digitalaren zehaztasuna eta garbitasuna; irudi eta bideo bakoitzak bere indarra modu argi eta garbian adierazten dituztenak. Argazkilaritza eta animazioa dira gehien gozatzen ditudan arloetako batzuk.
Japoniako kulturak eragin handia izan du niregan. Arteak, batez ere animeek eta bideo-jokoek, estetika bisualarekiko eta kontakizun grafikoekiko interesa piztu zidaten.