Adur” Bilboko musika taldea da, bi kidek osatua: Naroa Esturo eta Xabier Aguado. “Adur”ez gain, beste talde bat ere badute, Head Holes izenekoa, lau kideko rock estiloko banda bat. Head Holes-en ondoren sortu zen Adur. Rock estiloaz gain, beste genero musikal batzuk esploratu nahi zituzten, eta horrela sortu zen “Adur”, beraien hitzetan “Rave-punk” estiloaren barruan sailkatzen dena, euskal musika folklorikoan inspiratutako elementu batzuk erabiliz.

Hala ere, hasi bezain pronto, gazteenen artean ohikoa den arazo batekin topo egin zuten: ez zuten ez bateria-jotzailerik ez baxu-jotzailerik. Denbora batez bilatu ondoren, 8 edo 9 hilabetez soinu organikoekin esperimentatzen hasi ziren, benetako instrumentuak erabiliz.

Denbora horren ondoren, techno estilotik pixka bat aldentzea erabaki zuten, eta soinu sintetikoago baten aldeko apustua egin zuten; horrela sortu zen “Adur”. Gainera, ezer sare sozialetan argitaratu aurretik, Euskadiko agentzia guztiei emailak bidali zizkieten beren proiekturako laguntza eskatuz, eta Atiko Stereo izan zen erantzun ziena.

Haien nortasun bisuala sortzeko, proiektuaren hasieran jarraibide zehatz batzuk eman zituzten: izen osoa marka nagusi gisa erabiltzea nahi zuten, eta kolore bakarrak zuria eta beltza izatea. Horregatik, logotipo nagusia “ADUR” da, Myriad tipografian oinarrituta dagoena, haien estiloarekin bat datorren tonu zakarragoa emateko moldatua.

Adur logo

Horrez gain, batzuetan markarekin batera agertzen den isotipo bat diseinatu zen. Isotipo hau taldearen irudi propio batean oinarrituta sortu zen, kolore korporatiboak —zuria eta beltza— mantenduz, eta bigarren kolore bat gehituz: urdin neona.

Proiektu-proposamena Publizitate Grafikoko Goi Mailako Heziketa Zikloan egina, BHI IES-Usandizagan.